
Lehen Emakumezkoen Taldea
SD Eibarrek eta Euskaltelek beraien arteko hitzarmena berritu dute
Operadore teknologikoak emakumezkoen lehen taldeko babeslea izaten jarraituko du
Euskaltel SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeko babeslea izango da beste urtebetez. Operadore teknologikoak elastiko armaginaren aurreko aldean presentzia izaten jarraituko du, Amaia Gorostizak, SD Eibarko lehendakariak, eta Xabier Iturbek, Euskalteleko lehendakariak, beste urtebetez sinatuko akordioa eta gero. Sinaduran, Nerea Gantxegi, jokalari armagina ere egon da.
SD Eibar eta Euskaltel 2014an hasi ziren elkarlanean. Hitzarmena berritu izanak, operadoreak emakumezkoen kirolearen aldeko apustua indartzen du. Era berean, Eibarrek eta Euskaltelek hainbat kirol eta giza ekintza antolatuko dituzte.