
SD Eibarrek España eta Japoniaren arteko Kooperazio Enpresarialeko XXVI. Batzorde Bilateralean hartu du parte
Erakunde armagina 450 enpresariren artean presente egon da
SD Eibar Japonian izan da bi egunez, eta zaletu eta lagunarteen kideengana hurbiltzeaz gain, herrialde hartan harreman enpresarialak sendotzeko aprobetxatu du.
Herrialde bien Merkataritza Ganbera eta Enbaxadekin hainbat berriketaldi izan ostean, Eibarrek Japonian maila enpresarialean egiten den punta-puntako batzar batean parte hartzea lortu du. Felipe VI Espainiako Erregeak aurkeztutako España eta Japoniaren arteko Kooperazio Enpresarialeko XXVI. Batzorde Bilaterala ekimen ezin hobea izan da enpresen artean elkar eragiteko eta, euren artean, SD Eibar, internazionalizazioa helburu estrategikotzat duena.
Patricia Rodriguez SD Eibarreko Zuzendari Gerenteak gidatu du espedizioa Japoniak Espainian duen enbaxadorearekin, Masashi Mizukamirekin, eta ICEXeko presidentearekin erlazioa ezartzea lortuz, eta Mitsubishi, Kiyoshi Azuma eta The Nissan Sport News bezalako punta-puntako enpresekin eta IESE bezalako nazioarteko ospea duten unibertsitateekin harremanak sendotuz. Batzarreko parte hartzaileen artean Toshio Mataushima zegoen, Tokioko Lagunarte Eibartarraren kidea izateaz gain Negocio Inc. enpresaren presidentea dena.
Takashi Inui, bere aldetik, afari ekitaldi batera joango da Japoniako Lehen Ministroak eta bere emazteak gonbidatuta. Bertan, Eibarren Lehen Taldeko jokalariek sinatutako kamiseta eta ekitaldirako prestatutako hainbat opari eskainiko die anfitrioiei.
Bihar amaituko da, talde armagina animatzen dutenen jarraitzaileen kopurua igotzeaz gain, Japoniarekin akordio enpresarialak ixteko balio izatea espero den bidaia.
SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio publikoki Tokioko Lagunarte Eibartarrari bidaia osoan zehar eskainitako laguntza eta laguntasunarengatik, eta batez ere, Robert Verdier (lagunarteko presidentea) eta Toshio Mataushimak eskainitako harreragatik.