Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek eserlekuen lagapena suspertu du Ipuruan

Ekialdeko tribunako obren ondorioz, are beharrezkoagoa da abonatuak zerbitzu honetan inplikatzea

SD Eibarrek eserlekuak lagatzeko sistema suspertu du Ipuruan taldearen partidaren batera ez doazen abonatuentzat.

Ekialdeko tribunako obren ondorioz egin beharreko birkokapenengatik sarrera gutxiago saldu ahal izango direnez, are beharrezkoagoa da Ipuruan jokatutako partidaren batera joango ez diren abonatuak inplikatzea.

Eserlekuen lagapenean, abonuan sartutako partidaren batera joan ezin diren edo joan nahi ez duten bazkide abonatuek euren eserlekua jarri ahal izango dute taldearen esku, partida horretara joan nahi duen beste bazkide edo zale bati saltzeko. Zerbitzu horri esker, SD Eibarko bazkide abonatuek deskontu handiak lortu ahal izango dituzte, eta, aldi berean, beste zale batzuek ere sarrera “liberatuak” erosi ahal izango dituzte Ipuruan jokatutako partidetarako.

Lagapen hori zuzenean egin ahal izango da Ipuruako bulegoetan edo telefonoz (943201831) edo taldearen webgunearen bidez.

Eserlekua Lagatzeko Zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da abian inolako etenik gabe, eta https://sdeibar.expertustech.es/distributor/member#/ estekaren bitartez sartu ahal izango zara plataforman.  

Abonatua bazara, erraz-erraz liberatu ahal izango duzu zeure eserlekua:

  • Txartelean agertzen den indarreko bazkide-zenbakia sartu.
  • PIN kodea sartu, zure NANeko azken 4 digituak, alegia.
  • Identifikatua izan ostean, sisteman adierazitako jarraibideak bete.
  • Plataforma honen bidez lagatako sarrerak Ipuruako bulegoetan eta SD Eibarren https://www.sdeibar.com/entradas webgunean egongo dira salgai.

Eserlekua partida hasi baino ordubete lehenagora arte liberatu ahal izango da. Modu berean, partida hasi baino ordubete lehenagora arte ere berreskuratu ahal izango da, betiere, aurretiaz liberatutako eserlekua saldu ez bada.

Eserlekua Lagatzeko Zerbitzuan, lagapenen egoera zein den begiratzeko aukera eskainiko da.

Eserlekua saltzen bada, sarreraren salmenta-prezioaren %40ko deskontua jasoko du abonatuak. Diru hori abonatuaren kontuan sartuko da partidako kontabilitatea ixten denean, eta deskontu metagarri hori abonuaren zenbatekoaren %50erainokoa izango da gehienez ere.

Taldeari laguntzeko egunetako” partidetan, ez da neurri hori ezarriko.