Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek epea zabaldu du akziodunek euren kontakturako datuak zuzendu edo berrizteko

Egiaztapen hau garrantzitsua da ekainaren 1eko Ez Ohiko Batzarrera begira

Klubeko akziodunek euren kontakturako datuak zuzendu eta berrizteko epea irekiko du SD Eibarrek bihar, asteazkena, martxoak 29, eta maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik.

Egiaztapen hau garrantzitsua da akziodunek hauteskunde prozesuaren informazio egokia jasotzeko eta ekainaren 1ean egingo den Ez Ohiko Batzarrean behar den bezala akreditatzeko, non Administrari Kontseilu berriaren egitura bozkatuko den.

Euren kontakturako datuak aldatu nahi dituzten akziodunek hiru modutan egin dezakete: Klubak Ipuruan dituen bulegoetan, mezu elektronikoa bidaliz socios@sdeibar.com edo sdeibar@sdeibar.com helbideetan, edo 943 20 18 31 telefonora deituz. Kasu guztietan, NAN zenbakia eman beharko da identifikatzeko.