Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

SD Eibarrek Emakumezkoen Lehen Taldearen aurkezpen ofiziala egin du

Félix Reciok entrenatzen duen taldeak bigarren denboraldiz jarraian jokatuko du Bigarren Maila Nazionalean

Amaia Gorostiza Presidenteak zuzenduriko ekitaldi txiki batean, SD Eibar Fundazioaren parte den Emakumezkoen Lehen Taldea aurkeztu zen atzo arratsaldean. Félix Reciok entrenatzen dituen jokalariak Bigarren Maila Nazionalean jokatuko dute bigarren denboraldiz jarraian. Euren helburua, beste urte batez maila horretan geratzea da.

Iazko denboraldiaren bukaeran, gainera, Euskal Kopako finalera iritsi ziren, bigarren postua lortuz. Oso neurketa lehiatua izan zen, baina armaginek penaltietan galdu zuten Añorgaren aurka.

Aurten, Klubak Jon Elorriaga izendatu du Emakumezko Taldeen Arduradun, nesken taldeei baliabide gehiago emateko duen konpromezua erakutsiz. Bera izango da Emakumezkoen Lehen Taldeko (eta Oinarrizko Futboleko emakumezkoen bi taldeetako) ordezkari nagusia.

Amaia Gorostizak adierazi duenez, “Emakumezkoen Lehen Taldearen jarduera bikaina izan da azken bi denboraldietan eta poztasuna ekartzen jarraituko dutela uste dugu”. Era berean, Presidenteak aitortu du emakumezkoen talde bat Bigarren Mailan izateak izugarri indartzen duela “SD Eibarren genero berdintasunaren aldeko borroka, tradizionalki gizonezkoa izan den futbolaren munduan”.

SD Eibar Fundazioak helburu bezala jarri du “emakumezkoen futbolaren iraultza” ikusgai jartzea. Konpromezu hori, dagoeneko bistan jarri da La Ligan, partiduen emankizunen bitartez eta talde askorentzako sustatzaile orokor bat bilatuz. Klub armaginak emakumezkoen futbola bultzatu nahi du, Alemania edo Ingalaterra bezalako beste herrialdetan gertatzen den bezala protagonismo handiagoa emanez.