Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Eibartarrak FT zoriontzen du bere XXV. urteurrenean

Joan den asteburuan SD Eibar eta Eibartarrak FT-ren beteranoek partidua jokatu zuten urteurrena ospatzeko

Eibartarrak FT-k bere XXV. urteurrena ospatzen jarraitzen du. Hori dela eta, joan den larunbatean SD Eibar eta Eibartarrak FT-ren beteranoen arteko partidua jokatu zen Esozian (Soraluze), 9-2 emaitzarekin.

Zilarrezko ezkontzak ospatu dituen Klub hau hiriko kirol historiaren zati bat da, inguruko futbolean eragin handia izan duelarik, CD Urkik izan duen bezala.

Bere lorpen nagusien artean 1998/99 denboraldiko Erreginaren Kopa eta 2000/01 denboraldiko Emakumezkoen Ligako azpitxapelketa daude.

2003/04 denboraldian, Jaime Barriusoren presidentetzan, Eibartarrakekin bat egin zuen Eibarrek Eibar-Eibartarrak emakumezko taldea sortuz. 2009/10an talde gorridurdina jarri zen kudeatzaile bezala eta Eibar izena hartu zuen taldeak.

Historia guztiagatik eta bere 25 urteengatik, erakunde armaginak zorion beroena eskaini nahi dio Klub honi. Izan ere, futbola, eta batez ere emakumezkoen futbola, ezin da ulertu Eibartarrak FT-k azken bi hamarkadetan egindako lan garrantzitsua gabe.