Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Eibarko Udalak herrian jarritako argazki erakusketa erraldoia bultzatu du

SD Eibarrek Eibarko Udalak herrian jarritako argazki erakusketa erraldoia bultzatu eta lagundu du. 

Orain arte hiru argazki erraldoi jarri dituzte herrian zehar. Untzagako Jubiletxean joan den mendean plazan bertan egon zen kiosko zaharraren irudia jarri da; Urkizuko Karmen elizan hiriaren ikuspegi panoramikoa erakusten duen argazkia, eta Ipuruako zelaian 1971. urtean emakumezkoen lehen taldearen erretratoa jarri da.  

Segundo Varela Petitek hartu zuen azken argazkia, eta emakumezkoen lehen taldea ageri da bertan. Ikastola klandestinoak finantzatu asmoz neurketa jokatu zuten emakumeek, nahiz eta diktadurako agintariek norgehiagoka debekatu, futbola emakumeentzako gauza ez zela argudiatuz.

Emakumeon ausardia omendu nahi du Klubak, eta hori dela eta Eibar - Girona neurketan Amaia Gorostiza taldeko presidentea eta Eibarko alkate Miguel de los Toyosekin batera zelairatuko dira, orain 46 urte jokatutako neurketa hori gogora ekarriz.