Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarrek Eibarko Antzerki Jardunaldietan parte hartu du aurten ere

María Adánez eta Pepón Nieto aktoreak Ipuruan izan ziren atzo

Eibarrek Eibarko Antzerki Jardunaldietan parte hartu du aurten ere. Atzo inauguratu ziren eta 46. edizioa dute aurtengoa.
Gaur eta bihar Koliseoan “¡Ay Carmela!” antzezlana antzeztuko duten Maria Adanez eta Pepon Nieto aktoreek Ipurua bisitatu zuten atzo eta armagin kamiseta jantzi zuten.
Bisitan Eibarko alkate Jon Iraola; Kultura zinegotzi Patxi Lejardi; SD Eibar Fundazioko lehendakariorde Mikel Larrañaga; eta Juan Ortega, antzerki jardunaldien bultzatzaile eta antolatzaileetako bat izan ziren.
Jardunaldi hauetako antzezlanak eta jarduera paraleloak martxoaren 31ra arte egingo dira Eibarko Udalak antolatutako Coliseo antzokian eta Eibar-Ermua Lan Unibertsitateko Hezkuntza Esparruko antzokian.