
SD Eibarrek Eibarko Antzerki Jardunaldiak omendu ditu bere 40. urteurrenean
Jardunaldien Zuzendariak oroigarri plaka jaso zuen Ipuruako Palkoan
Sociedad Deportiva Eibarrek aurten 40 urte betetzen dituzten Eibarko Antzerki Jardunaldiei omenaldia eskaini zion Juan Ortega zuzendariari oroigarri plaka emanez.
Ekitaldia larunbatean egin zen Ipuruako Palkoan Eibar eta Malagaren arteko partiduaren atsedenaldian, Amaia Grostiza talde armaginaren eta Miguel De los Toyos Eibarko alkatearen presentziarekin.
Omenaldi honekin, Eibarrek Antzerki Jardunaldiek egiten duten eskaintzaren garrantzia onartzen du, bai maila autonomikoan bai estatu mailan, panorama artistikoan erreferente bihurtu direlarik.
SD Eibar Fundazioak modu aktiboan hartzen du parte Jardunaldi hauetan Jokoz Kanpo antzezlana babestuz. Borobil Teatroaren lan hau Coliseoan emango da apirilaren 5ean, 20:30etan, gazteleraz; eta apirilaren 6an, ordu berean, euskaraz.
Anartz Zuazuak zuzentzen duen Jokoz Kanpo antzezlanak futbolaren balioak eta hortik bizitzarako atera daitezkeen irakurketak nabarmentzen ditu. Irribarretik barrera bidean, antzezlanak kirol honetako jarrera negatiboak barregarri uzten ditu eta portaera eredu positiboak erakutsi nahi dizkio gazteei.
Eibarko Antzerki Jardunaldien programa osoa hurrengo estekan kontsultatu ahal da http://eibarres.net/wp-content/uploads/2017/01/progr_jorn_16_01_2017_op.pdf eta sarreren aurresalmenta Kutxabanken sarreren online salmentaren bitartez edo Coliseo Antzokian egingo da.