Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek droga-mendekotasunaren prebentziorako formakuntza eskaini die harrobiko jokalariei

Ekimen hau Klubeko familia eta teknikariei ere zuzenduta dago

Droga-mendekotasunaren prebentzioa SD Eibar Fundazioaren eta Klubaren Kirol-Zuzendaritzaren helburua da, eta harrobiko jokalariei, euren familiei eta harrobiko teknikariei zuzenduta dago.

Formakuntza programa martxan dago eta atzo aurkeztu zitzaien jokalarien familiei Ipuruako Formakuntza Geletan Eibarko arduradunen eta Norbera programako (IZAN Fundazioaren barne dagoena eta Donostian egoitza duena) teknikarien eskutik.

Eskaintzen ari diren hitzaldiez gain, SD Eibar Fundazioak eta IZAN Fundazioak gazteentzako eta gurasoentzako gida bana editatu dituzte, alkoholaren, tabakoaren eta haxixaren inguruko mitoak ezeztatzen.

Droga-mendekotasunaren inguruko hitzaldi hauek ezinbesteko erramintak dira gazteak bizimodu osasuntsuetara erakartzeko, tabako, alkohol eta drogetatik urruti.

Gainera, formakuntza honek egunerokoan prebentziorako eta arrisku portaera goiztiarrak prebenitzeko erramintak eskaintzen dizkie guraso eta teknikariei.

Harrobiko jokalari eta teknikariak giza-balioetan, kirol-medikuntzan, coachingean eta psikologian formakuntza jasotzen ari dira denboraldi hasieratik, dena Eibartik sustatzen den bizimodu osasuntsuaren ereduan txertatuta.