Skip to main content
Kluba

SD Eibarrek denboraldi osteko bira hasi du Estatu Batuetan

Armaginek Philadelphian eta Las Vegasen jokatuko dute

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek gaur ekin dio denboraldi osteko birari Estatu Batuetan. Bi partidu jokatuko ditu bidaia honetan: bat Philadelphian Philadelphia Fury taldearen aurka eta bestea Las Vegasen New York Cosmos taldearen aurka.

Hainbat helburu ditu Global Fútbol Partners talde sustatzailearekin batera antolatutako ekimen berritzaile honek: Eibar markaren irudia hobetzea; kluba nazioartekotzea; kluba herrialde hartako akziodun, zale eta peñakideei hurbiltzea; eta esponsorizazio-aukerak bilatzea AEBn, epe ertainean. Gainera, Eibarrek lankidetza-akordio bat sinatu du Futbol Profesionalaren Fundazioarekin, LFP World Challengeren esparruan. Horri esker, Ligak laguntza logistikoa emango dio Eibarren birari, eta hori AEBn eta nazioartean zabaltzen lagunduko du.

Lehenengo partidua maiatzaren 22an izango da Philadelphia Fury taldearen kontra, arratsaldeko 17:00etan (gaueko 23:00ak Estatuan). Partidua 5.000 ikuslerentzako lekua duen Richard Wackar estadioan jokatuko da.

Bigarren partidua maiatzaren 25ean jokatuko da New York Cosmos taldearen kontra, arratsaldeko 19:00etan (gaueko 4:00ak Estatuan). Partidua 36.800 ikuslerentzako lekua duen Sam Boyd estadioan jokatuko da, Las Vegasen.

Estatu Batuetako egonaldiak, gainera, taldeak topaketak antolatu ditu herrialde hartako peñakide, akziodun eta zaleekin, bai eta AEBn dauden euskal kolektiboekin ere. Maiatzaren 26an itzuliko da taldea, eta egun horretan hasiko dituzte oporrak jokalariek.