Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarrek denboraldi honetarako oinarrizko futbolaren egitura aurkeztu du

Klubaren heziketa egitura Futbol Eskola bat eta hamabi taldez osatuta dago

SD Eibarreko Kirol Zuzendariak, Fran Garagarza, eta Oinarrizko Futbolaren Arduradunak, Mikel González, prentsaurreko batean aurkeztu dute gaur talde armaginaren heziketa egitura, hamabi taldez (gizonezko hamar eta emakumezko bi) eta 177 neska-mutil batzen dituen Futbol Eskola batez osatzen dena.

Prentsaurrekoaren ostean, Ipuruako futbol zelaian aurkeztu dira talde guztiak.

Gizonezkoen maila:

- SD Eibar Urko (Regional Preferente de Gipuzkoa)

- Juvenil División de Honor

- Juvenil de Honor

- Cadete Liga Vasca

- Cadete de Honor

- Infantil de Honor

- Infantil Txiki

- Alevín Rendimiento

- Alevín Participación

Emakumezkoen maila:

- Terrirorial

- Cadete de Honor

Mikel González da egituraren burua. Bere gidaritzapean, hurrengo sailak eta arduradunak daude:

- Barne Talde eta Metodologia Koordinatzailea: Fernando Iturbe

- Emakumezko Taldeen Arduraduna: Jon Elorriaga

- Kaptazio eta Kanpoko Talde Koordinatzailea: Asier Gisasola

- Atezainen Arloko Koordinatzailea: Jon Zabala

- Prestakuntza Fisiko eta Berregokitze Koordinatzailea: Jokin Gracia

- Fisioterapia Arloko Koordinatzailea: Pablo Taberner

- Kirol Psikologia Saila: Noelia San Emeterio

- Eskola Koordinatzailea: Mikel Egaña

 

Fran Garagarzak gogoratu du Eibar ez dela “bakarrik lehen taldea, nahiz eta motorea izan”. “Oinarrizko futbolak Kluba, eskualdea eta probintziarako funtsezko garrantzia dauka. Garrantzizko erronka bat da neska-mutilei arreta eta ardura eskaintzea”.

“Hezitzaileak hezi behar ditugu. Pausoa emateko gai ez diren gazteak Eibarretik jokabide eta balioak eramatea nahi dugu. Eibarrek ez ditu bakarrik futbolariak sortzen, baizik eta pertsonak. Hemen kluba eta herriak bat egiten dute. Klub honen kide izatearen sentimendua ez da bukatzen jokalari bat goi-mailako taldeetara pasatzen denean; alderdi gehiago zaintzen dira: futbolariarekin zer gertatzen den, berarekin zer egin den, nola hezi dugun eta Eibarretik pasatzea zer eman dion, besteak beste. Hori ezinbestekoa da Klubaren funtzionamendurako eta hori da neska-mutilekin egunero lantzen saiatzen garen mezua”.

Garagarzak beste taldeetako jokalarien kaptazio-prozesua azaldu du: lehenengo Eibarrek jatorrizko Klubari interesa jakinarazten dio era ofizialean. Ondoren, dagokion hitzarmena sinatzen da. Bertan, jokalariak lehen taldea, CD Vitoria edo jubenilen lehen taldearekin debuta egitekotan ordaindu beharreko kopurua eta jokalaria saltzekotan jatorrizko taldeak kobratuko lukeen zenbatekoa (%10) zehazten dira. Talde eta maila bakoitzeko bi jokalari baino gehiago ez ekartzea aurreikusi da.

Era berean, Kirol Zuzendariak azpimarratu du denboraldiz denboraldi oinarrizko futboleko jokalariei eskainitako zerbitzu eta egiturak areagotzen direla. Adibidez, aurten lehenengo aldiz, jokalariek ez dituzte kuotak ordaindu beharko.

Mikel Gonzálezek, bere partez, nabarmendu du aukeratutako metodologiak entrenamendu sesioetan heziketari lehentasuna ematen diola hurrengo premisaren inguruan: “Elkarrekin eraikitzea, konpromezutik eta koherentziarekin”.

Futbolariak kaptatzeko eremua 30 kilometroko itzulinguruan ezarri da, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerriak hartuz.

Beheko taldeei dagokienez, Psikologiako saila nota akademikoak kontrolatzeaz arduratzen da. “Eskolan txarto badoa, zaila da Eibarren ondo joatea”.

“Aurreko urteekiko kalitate-jauzia ikusiko da aurten. Izan ere, klubean lan eta inbertsio handiagoa egon da: plantillan, organigraman… Denboraldia bukatzean pasa den urtean baino emaitza hobeak izango ditugu” adierazi du.