Skip to main content
Lehen Taldea

SD Eibarrek Charles Dias aurkeztu du

Aurrelari brasildarrak denboraldi baterako sinatu du

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek gaur aurkeztu du Charles Dias Oliveira. Aurrelari brasildarrak denboraldi baterako sinatu du, eta ilusioz beterik datorrela azaldu du.

Charlesek Amaia Gorostiza, SD Eibarreko Lehendakaria, eta Jose Maria Arrizabalaga, kirol arloko lehendakari ordea, izan ditu lagun. Taldeko ordezkariek jokalariaren konpromisoa eta lan egiteko dituen dohainak azpimarratu dituzte.

Charlesek 20 urteko gazte baten ilusio berarekin datorrela aipatu du, eta “gorputz eta arima lana egitera” etorri dela gaineratu du.

Beste aukera batzuk izan dituen arren, SD Eibarren proiektuak asko erakarri duela zehaztu du. Era berean, egungo zein aurretik klubean aritutako hainbat jokalarik talde armaginarekin fitxatzeko aholkua eman diotela adierazi du.