Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek bihar jarriko ditu salgai Leganesen aurkako partidurako sarrerak

Atletico Madridek ez dizkio sarrerarik utziko Eibarri Calderoneko partidurako

SD Eibarrek bihar, asteazkena, jarriko ditu salgai, bai Klubaren bulegoetan, bai interneten, Club Deportivo Leganesen aurka datorren igandean (18:30etan) jokatuko duen partidurako sarrerak.

Sarrerek 15 euro (umeentzat), 25 euro (Ekialde eta Mendebalde tribunetan), 30 euro (Ekialde tribunako kurban) eta 35 euroko (Iparralde eta Hegoalde tribunetan) prezioak izango dituzte.

Sarreren salmenta 10:00etan hasiko da eta Ipuruan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira salgai.

Beste aldetik, SD Eibarrek bere abonatu eta jarraitzaileei jakinarazi nahi die Atletico Madridek ez dituela sarrerarik eskainiko talde armaginaren zaleentzat talde biek maiatzaren 6an jokatuko duten partidurako. Izan ere, kanpoko zaletuentzat egokitutako gunea desgaitzea erabaki du talde madrildarrak, Vicente Calderonen La Ligan jokatuko diren azken partiduak direla-eta.

Eibar eta Athletic Cluben aurkako partiduak izango dira Atletico Madridek Vicente Calderonen jokatuko dituen azkenak datorren denboraldian Wanda Metropolitanora igaro baino lehenago.