Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

SD Eibarrek jokatuko du Hoffenheimen aurka aurre-denboraldia osatzeko

Hoffenheimek sailkapenean hirugarren bukatu zuen iaz Bundesligan

Aurre-denboraldia osatzeko, SD Eibarrek  partida jokatuko du Hoffenheimen 11an (larunbata).

Hain zuzen ere, Hoffenheimek eta Eibarrek larunbatean indarrak neurtuko dituzte (abuztuak 11, 15:30etan) Sinsheim-eko Rhein-Necka-Arena estadioan, Alemaniako taldeak bere publikoaren aurrean egingo duen aurkezpenean. Hoffenheimek sailkapenean hirugarren bukatu zuen iaz Bundesligan eta bere historian lehenengo aldiz Txapeldunen Ligako ligaxkan parte hartuko du.

Momentura arte, talde armaginak aurre-denboraldiko zortzi partida jokatu ditu, 3 garaipen, berdinketa 1 eta 4 porrot lortuz. 14 gol egin eta 13 jaso ditu. Bebék eta Kike Garcíak sartu dituzte gol gehien (bakoitzak hiru), Sergi Enrichek bi egin ditu eta Nano Mesa, Charles, Escalante, Jordán, Pere Milla eta Orellanak bat sartu dute.