Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek “Bici Bizi”-rekin kolaboratzen du: bi gurpilen festa

SD Eibar Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eibarko Udalarekin eta Diario Vascorekin lan egin du Energiaren Euskal Erakundearen babesa duen “Bici Bizi” ekimenaren antolakuntzan

Txirrindularitza tradizio errotua daukan duen Gipuzkoak “Bici Bizi” jasoko du datorren asteburuan, bi gurpilen festa handia. Garraio garbi honen onura guztiak ezagutzeko ekimena da hau, gure herri eta hirien eta norberaren osasuna hobetzen duena, gas kutsatzaileen emisioak murriztu eta hiritarrentzat espazio publikoa berreskuratzen laguntzen duelako.

“Bici Bizi” Gipuzkoako hainbat puntutan ospatzen da maiatzaren 26, 27 eta 28an, eta hainbat ekimen antolatu dira horretarako: martxak, spinning klaseak, ikastaroak...

Eibarren kasuan, kausa on baten alde egiteko ekintza antolatu da. Spinning Maratoia da berau, eta maiatzaren 27an egingo da, larunbata, Txaltxa-Zelaian 17:00etatik 20:00etara. Musika eta animazioz lagundutako klaseek ordubeteko iraupena izango dute eta Ugan Klubak eskainiko ditu.

Izen-ematearen kostua 10 €-koa izango da, eta ekimena hasi baino lehen ordaindu beharko da. Jasotako diru guztia Zaporeak GKE-ri emango zaio, Grezian errefuxiatuak jasotzen lan egiten ari dena.

Parte hartu ahal izateko, www.bicibizi.com webgunean izena eman beharko da aldez aurretik. Ordubeteko klase bakoitzean 25 lagunentzako tokia egongo da eta parte hartzaile bakoitzak dortsala, kapela eta ur-botilatxoa jaso, eta Eibarren kamiseten zozketan parte hartu ahal izango du.