Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek bere ISO ziurtagiria berritu du, eta kalitate parametro berriak gehitu ditu

Klub armagina ISO ziurtagiri bat eskuratzen zuen europako lehen futbol erakundea izan zen

SD Eibarrek ISO 9001:2008 kalitate-ziurtagiria berritu du, eta kalitate parametro berriak gehitu dizkio zertifikazio honi.

2005ean, Klub armaginak bere lehen ISO ziurtagiria lortu zuen (kasu hartan 9001-2000 izan zen), eta modu horretan, ISO ziurtagiri bat eskuratzen zuen europako lehen futbol erakundea izan zen. Data hartatik aurrera, klubak periodikoki berritu du ziurtagiri hau.

Orain arte, Kalitate Kudeaketa Sistema, futbol partiden Kudeaketari zegokion soilik. 2016ko martxoaren 16an lorturiko ziurtagiriaren barruan, ondoko atalak gehitzen dira: Kudeaketa Estrategikoa, Interes-taldeei harrera, Diru-sarreren erakartzea, Klubaren aktiboen kudeaketa, Lehen taldearen kirol-ekitaldien antolaketa, Baliabideen kontratazioa eta Komunikabideen Kudeaketa.

Kalitate zertifikatu hau, Lloyd's Register LRQA-k emana, 2018ko irailaren 14ra arte egongo da indarrean.