Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek berdinketa bat lortu du Estatu Batuetan egiten ari den bidaiako lehen lagunarteko partidan, Philadelphia Furyren kontra

Etxekoak aurretik jarri ziren lehen zatian, Eibarrek berdindu egin zuen handik minutu gutxira eta nagusi izan zen partida osoan

Richar Wackar estadioan jokatu zuen SD Eibarrek Estatu Batuetako birako lehen partida. Estadioa txikia da, baina beren taldea animatzera hurbildu zen jarraitzaile talde handi baten babesa izan zuen SD Eibarrek.
Lehen denbora arazorik gabe hasi zen SD Eibarrentzat eta Philadelphia Furyren jokoa mendean hartu zuen. Alabaina, etxekoen aurrelariak Xabi Iruretagoienaren irteera batean sortu zen aukera baliatu zuen arratsaldeko lehen gola egiteko. Lehen zatia amaitzeko minutu bat falta zenean, ordea, Borja Bastónek berdinketaren gola lortu zuen, sakoneko pase bati esker.
Bigarren zatian, armaginak izan ziren nagusi eta arriskua sortu zuten Sergi Enrichen eta Gonzalo Escalanteren jaurtiketei esker, baina etxekoen atezaina bikain ibili zen eta gola saihestu zuen. Aukera argiak izan zituen SD Eibarrek partidan, baina azkenean ezin izan zuen garaipena lortu.
Atsedenaldian SD Eibarrek eta LaLiga Worldek plaka bat eman zioten Philadelphia Furyri, taldeak jaso duen harrera onarengatik esker ona adierazteko. Gainera, partida eta gero Borja Bastónek sari bat jaso zuen, norgehiagokako jokalari onenena izan baitzen.