Skip to main content
EU
Kluba

SD EIBARREK BAT EGIN DU ELIKAGAIEN BANKURAKO BOTILA ESKLUSIBO BATZUEN ENKANTEAREKIN

Gaur aurkeztu dute Galdakaon «Botila solidarioa» enkantea. Bertan, edonork dirua eskain dezake Lehen eta Bigarren Mailako jokalariek, tartean Eibarrekoek, sinatutako Coca-Cola botilak eskuratzeko

Horrela, bi maila horietako jokalariak Coca-Colak elikagaien bankuaren alde antolatu duen ekintza solidario honi batu zaizkio, eta #hazfelizaalguien Gabonetako kanpainari hasiera eman zaio.

Parte hartzeko, abenduaren 9ra arteko epea dute interesdunek Coca Colaren webgunean (www.cocacola.es) 29 botila esklusiboengatik dirua eskaintzeko. Botilek jokalarien sinadurak dituzte. Behin enkantea bukatuta, Elikagaien Bankuak behar duten familiak eta pertsonak lagunduko ditu lortutako diruarekin. Gainera, biltzen den euro bakoitzeko Coca Colak edari litro bat emango dio elkarte honi.

Ekimena aurkezteko ekitaldian izan dira Coca-Colaren Espainia iparraldeko komunikazio arduraduna, Euskadiko elikagaien bankuko lehendakaria, Daniel Fernandez, eta lehen eta bigarren mailako Athletic Club, Real Sociedad, SD Eibar eta Deportivo Alaves taldeetako jokalari eta kideak.

Espainia iparraldeko Coca-Colaren komunikazio arduradunak, Gonzalo Marquezek, adierazi du ekimen horrek indartu egin duela «ekintza txikiek jende asko zoriontsu egin dezaketen ustea, gaur hasi eta datozen egunotan ikusi ahal izango den gure Gabonetako kanpainak erakutsi bezala. Data hauetan, gogorarazi nahi genuke oparirik onena besteei laguntzea dela».

Bestalde, Euskadiko elikagai bankuko lehendakari Daniel Fernandezek, eskerrak eman dizkie «herritar anonimo guztiei, baina baita gisa honetako ekintzen bidez gure erakundera hurbiltzen diren familia eta pertsonei laguntza emateko aukera ematen diguten enpresa, erakunde edo kirol klub guztiei ere».

Era berean, ekimenaren aurkezpenean izan dira lehen eta bigarren mailako Athletic Club, Real Sociedad, SD Eibar eta Deportivo Alaves taldeetako jokalariak, enkantearen irekieran erakundeei beren babesa adieraziz.

2015ean, Coca-Colak Contour beirazko botilak berritu ditu herrialde osoko ostalarientzat. Botila berria aurkezterakoan, lehen eta bigarren mailako hainbat klubek parte hartzea erabaki zuten, Espainiako hiri batzuetan aurkeztuko den ekimen honekin elikagai bankuarentzako produktu gehiago biltzeko asmoz.

Kanpainaren informazio guztia eskuragarri dago  www.cocacola.es webgunean, eta sare sozialetan jarraipena egin ahal izango zaio #hazfelizaalguien traolarekin.