Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek aurre-denboraldiko lehen adiskidantzako partida irabazi du

Armaginek Real Unioni irabazi zioten 0-1eko emaitza lortzean

Sekulako beroa egiten zuela, Mendilibarren jokalariak nahikoa txarto zegoen futbol-zelaira irten ziren, eta aurre-denboraldiko astebeteko entrenamenduetan egindakoa erakutsi zuten. Oso partida geldoa izan zen, eta, hasiera-hasieratik, armaginak izan ziren nagusi. 18. minutuan, Millaren pasearen ostean, Bebék ezin izan zuen jaurtiketa atean sartu, eta, atezainak txarto aldaratu zuenez, azkenean sarean sartu zen Millari esker. Arratsaldeko gol bakarra izan zen. Bigarren zatian, ordea, Mendilibarrek hasierako hamaikakoa aldatu zuen oso-osorik, eta Iruneraino joandako gainerako jokalariei eman zizkien minutuak.

Partida honetarako, eskura dituen 19 jokalarietatik 14 aukeratu ditu teknikariak. Jota baja da ezker oineko bosgarren behatzeko hurbileko falangea hautsita daukala egiaztatutakoan. Seguruenik, bajan egongo da hurrengo hiru asteetan.

Norgehiagokaren amaieran, kirol-zuzendariak Irungo Stadium Gal futbol-zelaian jokatutako partidaren balantzea egin zuen SD Eibar TV telebistarentzat. “Partida geldoa izan da. Dena dela, badago albiste onik, ez delako lesiorik egon. Beroak ere eragin handia izan du, eta oraindik taldea ez dago behar bezala egokituta. Talde-mailan, ez gara ondo egon”.

Garagarzak baieztatu egin du zein diren datorren astean hasiko den aurre-denboraldiko nazioarteko egonaldiaren helburuak. “Bigarren fase honetan, eskakizuna beste era batekoa izango da, beste era bateko prestaketa izango da. Taldearen kohesioa zehatzagoa izango da, eta entrenatzaileak partidetan garatu nahi duen jokotik hurbilago egongo da”.