Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar Fundazioak #arnastubehobia kanpainarekin bat egin du

Alex Ubagok eta Zuriñe Hidalgok egindako bideoklipa bihar ikusi ahal izango da Ipuruan

SD Eibar Fundazioak #arnastubehobia kanpainarekin bat egin du. Ekintza lau talderen elkarlanetik sorturiko ekimena da: Asociación Española de Afectados de Cáncer de Pulmón (AEACaP), Donostialdeako ESI-a, Behobia-San Sebastián lasterketako antolakuntza eta Gipuzkoako Diputazioa, helburu bakarrarekin: birikako minbizia duten gaxoei bisibilidadea ematea da (gaur egun, birikakoa heriotz gehien sorzten dituen minbizia da; bular, hondeste eta pankreaseko minbiziak baturik baino heriotz gehiagoren eragilea izanik).


Ekintza honen bidez, Donostiako ESI-an birikako minbizitik operaturiko 3 gaixok Behobia eta Donostia banatzen dituzten 20km-ak korrika egingo dituzte.  Horretarako, gaixotasunaren aurrean bakarrik ez dauden bezala, senitarteko, lagun, erizain eta medikuen laguntza izango dute (gaixo hauek hartatzen dituzten elkarte zientifikoak ere elkartu dira ekintzara: Sociedad Española de Cirugía Torácica, Sociedad Española de neumología y cirugía torácica, Sociedad Española de oncología médica y Sociedad Española de oncología radioterápica). 


Alex Ubagok, gaztelaniaz, eta Zuriñe Hidalgok, euskaraz, egin dute kanpainako “Sólo si lo hacemos juntos” kanpaina. Bideoklipa bihar ikusi ahal izango da Ipuruan, Eibarrek eta Realak jokatuko duten partidu atarian.