Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek Anduvan berdindu zuen aurre-denboraldiko hirugarren partidan

Lehenengo zatia txarra izan arren, SD Eibarrek hobera egin zuen bigarrenean. Hala ere, bina amaitu zuten partida: CD Mirandes 2-2 SD Eibar

SD Eibarrek aurre-denboraldiko hirugarren partida jokatu zuen Anduvako futbol-zelaian, lehenengo minututik sendo ibili zen Mirandesen aurka. Lehenengo zatian, Terrazasen jokalarien erritmoa euren nagusitasunaren adierazgarri izan zen, eta, 5. minutuan, Fofok tokikoen lehenengo gola sartu zuenez, ezustean harrapatu zituen armaginak.

Bigarren zatiari begira, Mendilibarrek aldaketak egin zituen hasierako hamaikakoan, 60. minutuan gol bihurtu ziren aukeren bila. Une horretan, hain zuzen ere, Takashik Kikerentzat erdiratu zuen baloia, eta berdinketa lortu zuten. Bigarren zatia oso desberdina izan zenez, armaginek arrisku handiagoa sortu zuten, eta, 74. minutuan, Elguezabalek buruz sareratu zuen Pere Millak ateratako kornerra. Partida amaitzear zegoenean, binakakoa lortu zuen Fofok.

Norgehiagokaren ostean, SD Eibarko analista den Andoni Azkargortak 90 minutuen balioespena egin zuen. “Bigarren zatian, geure helburutik hurbilago egon gara. Lehenengo zatian, ordea, lerroak oso banatuta izan ditugunez, baloiaren zirkulazioa motela izan da erabat. Bigarren zatian, lerro artean sartuago izan ditugu jokalariak, aukerak sortzeko”.

Azteazkenean, taldea goizean goiz jaiki zen Austriara joateko. Jokalariak herrialde horretan kontzentratuko dira aurre-denboraldian, eta, Azkargortaren esanetan, oso esperientzia “garrantzitsua da, talde handiekin jokatuko dugulako eta taldea eratzen joango garelako. Izan ere, jokalariekin eta posizioekin egingo ditugu probak”.

Analista Gaizka Garitanoren eskutik heldu zen SD Eibarrera, talde armagina Lehen Mailan lehiatu zen lehenengo denboraldian. Harrezkero, ezinbestekoa izan da bertan. “Helburua oso argia da, hau da, entrenatzaileak aurkariari buruzko informazio eraginkorrena edukitzea. Lluis Codinak eta biok txosten idatziak eta bideodun txostenak egiten ditugu entrenatzailearentzat”.

Azkargortak honako hauxe erantzun zuen 2016-2017ko denboraldiko lehenengo aurkariari buruz: “egunean egon beharra dago. Partidaren bat ikusi dugu, eta talde hori aztertzen ari gara. Azkenean, ezaguna denez, arraroa izango da Gaizka bertan ikustea. Eskerrak eman behar dizkiot benetan, gaur egun neurri handi batean beragatik nagoelako taldean. Oso maite dudan arren, aurkariak izango gara egun horretan”.