Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek 3-0 galdu du Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen

Armaginek ezin izan dute bere jokoa egin, eta andaluziarrak nagusi izan dira

Eibarrek ezin izan du emaitza onik lortu Sanchez Pizjuanen, eta 3-0 galdu dute Sevillaren aurka. Jose Luis Mendilibarren mutilek ondo hasi dute neurketa, aurkariari bere jokoa egiten ez utziz, baina minutuek aurrera egin ahala andaluziarrak zelai erdian nagusitu eta jaun eta jabe izan dira. Lehen zatian gola egiteko hainbat aukera izan dute sevillarrek, baina atsedenaldira 0-0koarekin iritsi dira. 

Bigarren zatian, aldiz, Gansok berehala egin du gola, eta partidua maldan gora jarri zaie armaginei. Talde urdin-gorriak Sergio Ricoren ate ingurura gerturatzeko ahaleginak egin ditu, baina zorterik gabe. 75. minutuan Ben Yedderrek bigarrena egin du, eta luzapenean Nolitok 3-0koa jarri du markagailuan.

Neurketako albisterik txarrena Ivan Alejoren lesioa izan da. Alejok, lehen zatia amaitzear zela, esku-ohean utzi behar izan du zelaia, ezker belaunean min hartuta. Hurrengo orduetan jakingo da lesioaren larritasuna zenbaterainokoa den.