Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek 2016ko Akziodunen Batzar Orokorrerako galderak egiteko epea ireki du

Klubak akziodunen esku jarri du boto-eskuordetzea baimentzeko beharrezko dokumentua, azaroaren 24ko bileran agertu ezean.

Datorren azaroaren 24an Eibar Kirol Elkartearen 2016ko Akziodunen Batzar Orokorra egingo da Eibarko Coliseo Antzokian. Hori dela eta, interesa duten akziodun guztiek egokiak iruditzen zaizkien galderak egin ahalko dizkiote elkarteari bilera egin baino zazpi egun lehenagora arte hurrengo e-mail helbidearen bitartez: socios@sdeibar.com

Bestalde, klubak bere web-gunera igo ditu eskuragarri dituen dokumentu guztiak akziodunek ikus ditzaten, hurrengo estekan: www.sdeibar.com/club/accionistas. Bertan, boto-eskuordetzea baimentzen duen dokumentua aurki daiteke, zeinaren bitartez, Batzarrera bertaratu ezin diren akziodunek boto-eskubidea erabili ahal duten.