Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD EIBARREK 2016-2017 DENBORALDIKO JANTZIAK AURKEZTU DITU

SD EIBARREK eta PUMAK talde armaginaren jantziak aurkeztu dituzte

Puma kirol-etxea eta SD Eibar iaz aritu ziren elkarlanean lehen aldiz, eta aurten lankidetza-harremanarekin jarraituko dute. Hala, Pumak lehen, bigarren eta hirugarren ekipamenduak eta atezainaren jantziak, paseatzeko jantzi ofizialak eta eguneroko entrenamendu-arropak aurkeztu ditu.

Aurkeztutako diseinuen ezaugarri nagusia lehen, bigarren eta hirugarren ekipamenduko elastikoak atzeko aldeko goiko partean duen ikurrina da. Era berean, lehen ekipamenduko diseinu berrian iazkoaren koloreak alderantzikatu dituzte; hau da, aurtengoan, ohiko urdin eta granate konbinazioan, granatea izango da nagusi. Pumaren logoa bularraldeko eskuinaldean, mahuketan eta galtzetako ezkerreko hankan egongo da.  Elastikoari, gorputzeko tenperatura erregulatzeko, saretazko panela jarri diote. Galtzak, ordea, Double Knit Polyester Pique ehun teknikoz eginda daude eta gerrialdean goma elastikozko kordelak ditu, erosotasuna handitzeko. 

Lehen ekipamenduaz gain, kolore horiko bigarrena eta kolore urdin argi eta beltzeko hirugarrena ere aurkeztu dituzte. Diseinu berriak 2016ko uztailaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri.

Taldeak eta markak diseinu garbi baten aldeko apustua egin dute berriz ere, beharrezkoak ez diren elementurik gabea, linea guztietan futbola islatzen duen estilo klasiko bat lortzeko.

PUMA mundu osoko taldeen bazkide tekniko ofiziala da:
Arsenal FC, Leicester City FC, Borussia Dortmund, Newcastle United FC, Glasgow Rangers FC, VfB Stuttgart, Grasshopper Zürich, FC Girondins de Bordeaux eta Stade Rennais FC. Halaber, Italiako, Txekiar Errepublikako, Suitzako, Uruguaiko, Eslovakiako, Boli Kostako, Kamerungo eta Ghanako selekzioen jantziak ere egiten ditu.