Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek 2015-2016 denboraldiko produktuen outleta jarri du

SD Eibarren denda ofizialean, Askasibar kirol-dendan, salduko da lehen mailako kalitateko material guztia % 50etik gorako beherapenarekin

Denboraldia amaitu ondoren urtero egiten duen bezala, SD Eibarrek taldearen produktuak beherapen handiarekin eskuratzeko aukera ematen duen outleta jarri zuen atzo. Aurten, SD Eibarren denda ofizialean eskuratu ahal izango dira produktuak, hain zuzen ere, Eibarko Calbetón kaleko Askasibar kirol-dendan.
Lehen taldearen jantzi guztiak (lehenengo ekipazioa, bigarren ekipazioa, kaleko jantziak) eta produktu bereziak (adibidez, Estatu Batuetan egindako birarako diseinatutako kamiseta) gelditzen diren neurrietan eta agortu arte ekainaren 30era arte eskuratu ahal izango dira.