
SD Eibarrek 115 sarrera 10 eurotan salduko ditu Osasunaren aurkako partidurako
Viajes Premierrek autobusean irteera antolatu du Iruñeara
SD Eibarren 115 sarrera 10 eurotan salduko ditu bihartik (asteartea) aurrera Ipuruako bulegoetan, datorren astelehenean, hilaren 13an, CA Osasunaren aurka Iruñean jokatuko den partidurako.
Sarreren prezioa Eibarrek joaneko partiduan Osasunakoei jarri zien bera da.
Viajes Premierrek, SD Eibarren bidai-agentzia ofizialak, partidu egunerako autobus irteera antolatu du, Eibartik 17:30etan irten eta partidu amaieran itzultzeko.
Bidaiaren prezioa 16 eurokoa da eta gutxienez 45 lagunek eman beharko dute izena. Apuntatzen direnek sarrera ziurtatuta izango dute, baina ez dago txartelaren prezioaren barne.
Izena eman nahi dutenek ostiralera arte dute denbora (martxoak 10) Viajes Premierrek Eibarren duen bulegoan (San Agustin kalea, 2-3, E Lokala) 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Ligaren arauen arabera, sarrerak lortu ahal izateko, Ipuruan zein Viajes Premierren, apuntatu nahi direnen izenak, bi abizen eta NAN zenbakiak eman behar dira.