Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek 1-0 galdu du Watforden aurka

Talde armagina jokoan nagusi izan da, baina ez du saririk izan

SD Eibarrek 1-0 galdu du Watforden aurka Austrian jokatu beharreko lau neurketetatik aurrenekoan.  

Lehenengo minutuak oso parekatuak joan dira, eta Kufsteinen beroak ez zuen aukera handiegirik eta erritmo handirik sartzeko aukerarik ematen. Denborak aurrera egin ahala, Eibar nagusitzen joan da, eta aukera onenak orduan izan ditu. Bebek arratsaldeko aurrena egiteko aukera izan du, Alejoren barnekaldi azkar baten ondoren, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Ondoren Kike Garciak abagunea izan du, baina Gomesek baloia desbideratu du.

Bigarren zatia lehenengoaren oso antzekoa izan da, baina hutsegite bati etekina atera diote ingelesek. Eibarrek baloia galdu, Capoueri iritsi, eta honek sareetara bidali du baloia.

SD Eibar: Dmitrovic; Capa, Gálvez, Ramis (Unai, min. 81), Juncà (Ruben Peña, min. 76); Dani García, Escalante, Alejo, Bebé; Nano eta Kike García.

Watford: Gomes (Bachmann, min. 62); Janmaat, Kabasele, Prödl, Holebas; Watson (Chalobah, min. 46), Capoue; Amrabat, Hughes (Doucoure, min. 46), Berghuis (Sinclair, min. 46); Okaka (Success, min.62).

Gola: 1-0, Capoue (min. 77).