Skip to main content

SD Eibarko 150 abonatuk ostiraleko Eibar - Amorebieta neurketa ikusteko aukera izango dute

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek eta Amorebietak ostiralean Atxabalpen jokatuko duten lagunartekoa, hasiera batean ateak itxita jokatzekoa bazen ere, azkenean edukiera mugattuarekin ospatuko da. SD Eibarreko 150 abonatuk partida ikusi ahal izango dute Atxabalpeko kirol instalazioetan. Horretarako, ezinbestekoa da abonatu-txartela aurkeztea.

Hasierako asmoa partida ateak itxita egitea bazen ere, segurtasun arrazoiak zirela medio, hamarnaka armaginek partidara joan ahal izateko egindako eskaeraren ondorioz, klubak hainbat konponketa egingo ditu egunotan Atxabalpen, Arrasatera joaten diren zaleei baldintzarik onenak bermatzeko.