Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar-ek eta Lagun Onak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute jokalariak uzteko

Sociedad Deportiva Eibar-ek eta C.D. Lagun Onak, jokalariak uzteko lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute gaur. Azken honen helburua, ez da bakarrik bi entitate hauen onura bilatzea, baizik eta gipuzkoako futbola ere, eta ondorioz futbol euskalduna.

Sinatze ekimena, Ipuruako instalazioetan ospatu da, zeinetan S.D. Eibar-eko Presidentea den Alex Aranzabalek eta C.D. Lagun Onak-eko Presidentea den Mikel Izurietak eta bi taldeetako Kirol Zuzendariek, Fran Garagarzak eta Jose Angel Peñak ere parte hartu duten.

Hitzarmen honi dagokionez, urte beteko iraungitzea izango du eta luzagarria izango da, Eibar-ek 4-5 jokalari bitartean utziko dizkio Lagun Onak-i eta kirol materiala emango dio talde azpeitiarrari. Azken honek, jokalari hauei minutuak eskaintzera eta bere lehen taldeko jokalariak, behar diren Eibar-en lan saioetarako, uzteko konpromisoa hartu du.

Presidente biak bat etorri ziren, hitzarmenak duen garrantzia nabarmentzerakoan, bai bi entitateentzako baita futbol gipuzkoarrarentzako eta ondorioz euskaldunarentzako.

Esan zuten bezala, bi taldeek kirol filosofia eta balore berdinak partekatzen dituzte, harreman futbolistiko sendoa izateaz gain, zeinek jokalari azpeitiar asko Eibar-en kamiseta defendatzera eraman duen.

Alex Aranzabalek, Eibar taldeko presidente exekutiboa, hitzarmen honen garrantzia azpimarratu zuen, jubenilen adina igarotzen duten jokalariei jarraipen hezigarria emateko, oso exijentea den hirugarren mailan.

Adierazi zuenez, planteamendu alternatibo bati buruzkoa izango litzateke, harrobiko jokalariak zaintzeko hainbat denboraldi igaro baitira, Eibar B filiala desagertu zenetik.

Mikel Iruzietak zehaztu zuen, Lagun Onak, Talde bezala bere independentzia mantenduko duela, eta taldearen oinarrizko egitura jokalari azpeitiarrez osatuta jarraituko duela. Bere iritziz, hitzarmen hau berebizikoa da Lagun Onak-en lehiakortasuna mantendu eta baita hobetzeko ere, hain zaila den 3. maila horretan.

Orain arte, Eibar-ek, hasieratik, bere harrobitik 4 jokalari utzi dizkio, Julen Azkue, Iñigo Ibargoien, Julen López eta Andoni Errasti, azken hauek Lagun Onak-ekin lehiatuko dute liga.