
Kluba
SD Eibar eta Seat Motor-en arteko babes kontratua berritu da
Eibar Kirol Elkartea eta Seat Motor-en arteko babes kontratua berritu da gaur, beraz, Seat Klubaren auto ofiziala izango da aurrerantzean ere.
Kontratu berritze honek esanahi berezia du Klubarentzat, Eibarren babesle antzinakoenetako bat baita Seat Motor, Bigarren B Mailatik Lehen Mailarako bidaian bidelagun izan dena.
Ekitaldi honetan, Alex Aranzábal presidenteaz gain, Saúl Berjón eta Sergi Enrich jokalariak izan dira. Seat-en ordezkari moduan Alfonso Romero (Eskualdeko ordezkaria), Borja Larrañaga (Eibar Motor-en gerentea) eta Iker Pérez de Lazarraga (Salmenta Burua).