Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar eta Athletic Club homofobiarik gabeko futbolaren aldeko kanpaina internazionalarekin bat

Ekintza honen bitartez, SD Eibar eta Athletic Club-ek homofobiaren desagertzearen aldeko apustua adierazi nahi izan dute, diskriminaziorik gabeko kultura bat sortzeko konpromezua hartuz, non jokalari zein jarraitzaile guztiek euren identitate sexuala era libre batean bizi ahal izango duten. 

Horretarako, bi taldeek hortzadar koloredun begiztak zein zapatila-lokarriak jantziko dituzte beroketa saioan zehar. Ekimena, Gehitu eta Errespetuz elkarteekin elkarlanean jarri da martxan, FELGTB-ren kide direnak. Horrez gainera, #EuskalDerbiArcoiris hashtag-a sortu da sare sozialen barruan hedapena lortzeko asmoz, dagoeneko martxan dagoen #LaLigaArcoiris hashtag-arekin batera.