Skip to main content
Kluba

SD Eibar-Villarreal CF partidarako sarrerak salgai

Sarreren prezioa 25 eta 35 eurokoa izango da

There are no reactions yet. Be the first!

31. jardunaldirako sarrerak salgai dira jadanik, SD Eibar eta Villarreal CF-ren arteko partidarako, apirilak 3 igandean jokatuko dena, 18:15etan.

Sarrerek 25 euroko prezioa izango dute (Ekialde eta Mendebaldeko fondoetan) eta 35 euro (Hego eta Ipar tribunetan). Klubaren bulegoetan salduko dira, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian, eta interneten SD Eibarren https://www.sdeibar.com/entradas  web orrialdean.

Partida honetara etortzeko asmorik ez duten bazkideek euren eserlekua uzteko aukera izango dute, Klubak sarrera hauek saldu ditzan.

Partiduetara joan ezingo duten bazkideen jarlekuei probetxua ateratzeko asmoz, euren jarlekua libre uzten duten bazkideek eurei esker salduko den sarreraren %40a jasoko dute, hurrengo urteko abonamenduan deskontatuko zaiena. Hurrengo urterako lortu daitekeen gehieneko deskontua abonamenduaren prezioaren %50a izango da. Ingresua partida bakoitzaren amaieran egingo da.

Eserlekua Uzteko Zerbitzua eguneko 24 orduetan zehar egongo da martxan  https://sdeibar.expertustech.es/distributor/member#/  , eta partida hasi baino ordubete lehenago arte. Azken ordu horretan, zure eserlekua berreskura dezakezu, saldu ez bada behintzat.

Eman beharreko pausoak ondorengoak dira:

  • Zure bazkide zenbakia sartu, txartelean agertzen dena.
  • PIN zenbakia sartu, zure NAN-aren azken 4 hizkiak alegia.
  • Behin identifikatuta, jarraitu sistemak emandako argibideak.
  • Utzitako eserlekuak salgai jarriko dira, bai online (https://www.sdeibar.com/entradas) eta baita Ipuruako bulegoetan ere.

Eserlekua Uzteko Zerbitzuak zure eserlekuaren egoera ikusteko aukera ematen du.

"Klubari laguntzeko diren egunetan" ezin izango da eserlekua utzi.