Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar utzi eta Málagan arituko da Keko datorren denboraldian

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio jokalariari: «ez dugu klubean izan den urte honetan egin duen lana ahaztuko».

Jendaurrean esana zuen Fran Garagarza kirol-zuzendariak, «Joan nahi duela esan dit Kekok»; hortaz, denbora kontua baino ez zen SD Eibar eta Málaga CF taldeak jokalariari buruzko adostasun batera iristea. Hala izan da azkenean, gaur arratsaldean egin da jokalariaren transferentzia eta Keko Málaga CFko jokalaria da dagoeneko.

Sergio Gotán Gallardo, Keko, 2015eko udan heldu zen Eibarrera Albacetetik. Errendimendu handia espero zen libre zetorren jokalari honengandik, eta halaxe izan da azkenean. Neguko merkatua zaila izan zen jokalariarentzat, hainbat talderen eskaintzak jaso baitzituen, baina azkenean denboraldi-amaiera aparta egin zuen SD Eibarrekin, mailari eustearen helburu handia lortuz. Kekok 2.316 minutu jokatu ditu Eibarreko elastikoarekin, eta hiru gol egitea lortu du minutu horietan.

SD Eibarretik eskerrak ematen dizkiogu Bruneteko jokalariari hemen izan den denboraldi honetan egin duen lanarengatik. Erakundean ez dugu lan hori ahaztuko, ezta pertsona bezala erakutsi diguna ere. Taldekide bikaina izan da talde armaginera iritsi zen unetik bertatik. Eskerrik asko, Keko, onena opa dizugu zuri eta zure familiari!