Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar Korrikaren laguntzaile ofiziala izango da eta KM bat egin zuen martxoaren 23an

SD Eibar, AEK-k antolatzen duen Korrikaren 19. edizioaren laguntzaile ofiziala izango da, martxoaren 19tik-29ra Urepel (iparraldea) eta Bilbo artean ospatuko dena "Euskahaldun" lelopean.

SD Eibar, AEK-k antolatzen duen Korrikaren 19. edizioaren laguntzaile ofiziala izango da, martxoaren 19tik-29ra Urepel (iparraldea) eta Bilbo artean ospatuko dena  "Euskahaldun" lelopean. Martxoaren 1ean jokatu zen Athletic-en aurkako euskal derbian Korrikaren aldeko olana handi bat ikus ahal izan genuen Ipuruan eta baita aurtengo Korrikaren "Denok Korrikara" kantu ofiziala megafonia bidez entzun ere.

Modu Honetan, SD Eibar-ek euskararekin duen konpromezua berresten du, futbol profesionalean gure hizkuntzaren irakaskuntza, promozioa eta erabilera urteko 365 egunetan zehar bultzatuz. Hartutako konpromezua adierazteko asmoz, taldeak (jokalari, staff tekniko eta bulegoetako langileak) martxoaren 23an kilometro bat egin zuen korrika Eibarko kaleetan zehar, Txema Añibarrok lasterketaren lekukoa herrian barrena eramanez.