
Kluba
SD Eibar - SD Huesca neurketarako sarrerak salgai daude jada
Ipuruara joan ezin duten abonatuek beraien eserlekua libre uzteko aukera dute
Igandean, arratsaldeko 18:15tatik aurrera, jokatuko den SD Eibar - SD Huesca neurketarako sarrerak salgai daude jada, Ipuruako bulegoetan zein klubaren webgunean.
Sarreron prezioak hauek dira:
- Fondoak 25€
- Lateralak B Zona 25€
- Lateralak A Zona 30€
- Lateralak erdialdean 35€
- Umeak 15€
SD Huescako jarraitzaileek zuzenean beraien Klubarekin harremanetan jarri beharko dira sarrerak eskuratzeko.
Era berean, Eibarko abonatuei gogorarazten zaie Ipuruara joaterik ez badute beraien eserlekua libre utzi dezaketela, eta abantaila ugarirekin gozatu.
Horretarako, telefonoz (943201831) zein webgunean bertan egin dezakete eskakizuna.