Skip to main content
Fundazioa

SD Eibar Robotika talde batek irabazi du Multikirola mailako Doplay Torneoa

Eneko Osorok, Garane Trifolek eta Martin Ojangurenek garaipena eskuratu zuten Eureka! Zientzia Museoan

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibar Robotika taldeko Eneko Osoro, Garane Trifol eta Martin Ojanguren Eureka! Zientzia Museoan maiatzaren 20an jokatutako Doplay Championship Torneoan gailendu dira, Multikirola mailan. 

110 neska mutil baino gehiagok parte hartu zuten torneoan, 43 taldetan banatuta, eta bi maila ezberdinetan.

 

Lehiaketan SD Eibarrek antolatzen dituen Robotika ikastaroan parte hartutako bost taldek hartu zuten parte:

 

- Beñat Gisasola eta Ekaitz Esteban

- Julen Saenz, Aimar García eta  Nagore Irisarri

- Oier García eta  Eneko Díez

- Markel Garrido, Kepa Alberdi eta  Ibai Larrea

- Ibai Barrenetxea, Andoni Araolaza eta  Eneko Larrea.