Skip to main content
EU
Fundazioa

Udaletxeak eskaintzen duen sari gorena jasoko du SD Eibarrek 75. Urteurreneko Kontzertuan

Datorren igandean, hilak 18, 75. Urteurrenaren kontzertua ospatuko da Coliseoan, non SD Eibarrek Txopitea eta Pakea saria jasoko duen Udaletxearen eskutik.

Eibarren 75. Urteurrenaren ekitaldi agendaren barnean, Klubak 75. Urteurrenaren oroimenezko kontzertua aurkezten die hiritarrei, hiriko kirol kolektiboei eta kolektibo kulturalei. Eibarko Musika Bandak eta Sostoa Abesbatzak azken hilabeteetan zehar elkarlanean sortu duten proiektua da, Eibarko Udaletxearen laguntzarekin.

Kontzertua Coliseo Antzokian izango da, urriak 18an, igandez, 12:30an. Sarrerek 2€ko prezioa izango dute eta Antzokiko lehiatilan erosi ahal izango dira ostiralean, hilak 16, 21:00-22:00 ordutegian eta igandean, hilak 18, kontzertua hasi baino ordubete aurretik. Online erosteko aukera ere izango da http://www.ticket.kutxabank.es/ helbidean.

Proiektu berritzaile honetan, Ipuruan abesten diren kantu musikalizatuak zein kirolarekin, lehiarekin eta Eibarren balioekin zerikusia duten beste zenbait kantu joko dira. "Goazen, gozen guztiok" edo "Venid al pueblo de Eibar" bezalako abestiak, "Flashdance", "Queen in concert" edo "Gonna fly now"-Rocky filmaren kantu nagusia- kantuekin nahastuko dira. Horrez gain, klub armaginaren himnoaren bertsio berezi bat ere joko da, non ikusleak abestera gonbidatuak izango diren.

Coliseo Antzokian egingo den ekitaldia profitatuz, Eibarko Udalak Txopitea eta Pakea saria eskainiko dio Eibar Kirol Elkarteari -Udaletxeak eskaintzen duen sari gorena, alegia.

Miguel de los Toyos Alkatearen hitzetan, "sari honekin, ibilbide eredugarri bat saritzeaz gain, bere esker ona eman nahi dio, bere jatorritik apaltasuna, esfortzua edo pertseberantzia bezalako balioak erakutsi izanagatik. Gainera, Lehen Mailan egoteak balio hauek gure hiritik kanpo zabaltzea ahalbidetu dute, beste herri eta hiri batzuen onarpena lortuz".

Txopitea eta Pakea saria, Jorge Oteizak Daniel Txopitea margolari eibartarrari eskainitako eskulturaren erreplika da, Eibarko Udalak eskaintzen duen sari gorena da, hiriko pertsona edo kolektibo garrantzitsu edo ezagunenei eskaintzen diena. Juan San Martín idazle eibartarra, Javier Aguirresarobe argazkilaria, Juan Ortega eta Txema Cornago Eibarko antzerki jardunaldien antolatzaileak, JD Arrate eskubaloi taldearen presidente ohia, Iñaki Bolinaga, ONCE, igerilari paraliinpikoa den Ander Romarate,  Roberto Etxeberria diseinatzailea edo Asier Cuevas atleta dira 1988tik hona sari hau jaso dutenetako batzuk.