Skip to main content
Kluba

SD Eibarrek Pumaren ekipazio berria aurkezten du Klubaren 75. Urteurrena daraman kamisetarekin batera

SD EIBAR eta PUMAk aurkeztu dute gaur, Eibarko Udaletxean dagoen Unzaga Plazan antolatutako ekitaldi batetan, hurrengo denboraldirako ekipazio berria.

There are no reactions yet. Be the first!

Xabi Irureta, Lillo, Antonio Luna eta Arruabarrena jokalarien partaidetzarekin, modelo gisa jokatu dutelarik, bertaratutakoek lehenengo, bigarren eta hirugarren ekipaziorako eta atezainentzako proposamenak ikusi ahal izan dituzte.

 

Lehenengo ekipazioko kamiseten diseinuan, PUMA-ren logoa torax eskuinaldean eta besoetan joango da. Bizkarraldean gorputzeko tenperatura regulatu eta erosotasuna areagotzeko panel elastiko bat gehitu da. Estanpazioa marra fin eta bertikalak dira. Galtza motzen kasuan, PUMA-ko logoa ezkerreko hankan azaltzen da, gerrian goma elastikodun lokarriekin doalarik eta ehuna Double Knit Polyester Pique delarik. Bai kamisetak bai galtza motzek Puma Form Stripe teknologia daramate. Azken finean, diseinu garbia, klasikoa eta futbolzalea.

 

PUMA Klubaren 2015-2016 dendoraldiko kirol ekipamenduaz arduratuko da, ibilaldietarako arropa ofiziala eta eguneroko entrenamendurako arropa barne.

 

PUMA mundu mailako klub desberdinen partner teknikoa da, hala nola: Arsenal FC, Borussia Dortmund, Newcastle United FC, Glasgow Rangers FC, VfB Stuttgart, Grasshopper Zürich, FC Girondins de Bordeaux, Stade Rennais FC. Eta Italia, Txekiar Errepublika, Suiza, Uruguay, Chile, Costa de Marfil, Camerún eta Ghana-ko nazio selekzioena ere.

 

PUMA

Puma kirol konplementu eta arropa, zapatillen diseinu, garapen, salmenta eta marketing-ean mundu mailako kirol marka liderretako bat da. 65 urtetan zehar, PUMAk historia egin du bizkortasunean oinarritutako produktuen diseinuak eta munduko kirolari azkarrenetara zuzenduak fabrikatzen. PUMAk perfomance eta lifestyle produktuak eskeintzen ditu Futbol, Running, Training, Fitness, Golf eta motor kiroletan inspiratuta. Izen haundiko diseinatzaileekin batera egiten du lan jantzi azkar eta berriztatzaileak eskeintzeko. PUMA Taldeak PUMA, Cobre Golf, Dobotex eta Brandon marken jabea da. Konpainiak 120 herrialde baino gehiagotan banatzen ditu bere produktuak, 10.000 pertsona baino gehiagori lana ematen dio munduan zehar eta bere ofizina zentralak Herzogenaurach-en, Alemanian daude kokatuta.