
Lehen Taldea
SD Eibarrek bihar jarriko ditu salgai Athletic-en partidarako azken 215 sarrerak
SD Eibarrek bihar, igandea, 18:30an Athletic Club-en aurka jokatuko den partidurako azken 215 sarrerak jarriko ditu salgai.
Salgai jarriko diren sarrera guztiak Ipar Tribunarako izango dira, osotasunean bihar estreinatuko dena.
60 euroko prezioa izango dute eta 10:00-13:00 ordutegian eta 16:30tik aurrera salduko dira.