
SD Eibar Norway, armaginen beste peña ofizial berri bat
Gaurtik aurrera, Norvegiak badu SD Eibarren peña ofizial bat. Guztira, 29 dira orain munduaren bazter guztietatik talde armagina animatzen duten jarraitzaileen taldeak.
SD Eibarrek peña ofizial berri bat du Norvegian, SD Eibar Norway Peña. Jarraitzaile-talde horrekin, 29 dira dagoeneko klubaren peña ofizialak, eta zantzu guztien arabera are gehiago izango dira hurrengo denboraldian. Orain arte, Eibarrek peñak zeuzkan Txinan, Alemanian, Japonian, Grezian, Ekuadorren, Estatu Batuetan, Zipren, Polonian, Mexikon Israelen eta Frantzian, eta peña berri honen aurkezpenarekin, Norvegian ere izango du zale taldea klubak.
SD Eibar Norway Peña instagram sare sozialean oso aktiboak diren jarraitzaile batzuek osatzen dute (sdeibar_norway) eta Skien izeneko hirian du egoitza.
SD Eibarren peña ofizialak sortzeko kanpaina abian da oraindik, eta interesa duen edonork oinarriak eskura ditzake esteka honetan (https://www.sdeibar.com/aficion/penyas/como-crear-una-pena) edo informazioa eska dezake comunicacion@sdeibar.com helbide elektronikora email bat bidaliz.