Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarrek Jose Eulogio Garate izendatu du 75. Urteurrenaren enbaxadore

SD Eibarrek eibartar jokalari historikoa Klubaren 75. Urteurrenaren Enbaxadore izendatu du, Vicente Calderon Estadioan egin den ekitaldian.

Jose Eulogio Gárate futbolari historikoa, "el Caballero del Fútbol" izenez ezaguna kirolean azaldu zuen elegantzia zela eta, 2015. urtean zehar ospatzen ari garen SD Eibarren 75. Urteurrenaren Enbaxadore izendatua izan da. Garatek Eibarren egin zuen debut profesionala 1961 eta 1965 artean, eta 60 eta 70. hamarkadetako jokalari garrantzitsuenetakoa izan zen. Atletico Madrid-en jokatu zuen eta baita Espainiako Selekzioan ere, hainbat Eurokopa eta Mundialetan.

SD Eibarrek Real Madrid-en aurka jokatuko duen ligako partidua dela eta, Jose Eulogio Gárate SD Eibarren 75. Urteurrenaren Enbaxadore izendatua izan da Vicente Calderon Estadioan, apirilaren 10an 11:30etan. Omenaldi honetan Alex Aranzabal SD Eibarren lehendakaria eta Enrique Cerezo Atletico de Madrid-en lehendakariaz gain, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria Madrilen, Juan Mari Aguado, Eibarko alkate izandako Antonio Landa eta Mikel Larrañaga, Iñaki Gabilondo eta Marisol Guisasola kazetari euskaldunak, eta Paul Reidy kazetari ingelesa izan ziren bertan, beseak beste.

Klubak ohorezko makila oparitu zion, 2015. urtean zehar beteko duen Enbaxadore paperaren sinbolo moduan.

SD Eibarrek taldean jokatu duten jokalari nabarmenenen artean, hala nola, Xabi Alonso, Óscar Artetxe, David Silva edo Ignacio Garmendia, Garate aukeratu du, Kluba 1940. urtetik defendatzen ari den balioak hobekien bateratzen dituen jokalaria dela uste duelako: Apaltasuna, talde-lana, esfortzua eta joko-garbia.

2015eko urtarrilean hasita, SD Eibar hainbat ekitaldi ari da antolatzen 75. Urteurrenaren harira. Erakusketa historiko batekin eman genuen hasiera, eta ondoren, Euskal Herriko Itzulian parte-hartzea, Eibarko kaleei jarraitzaileek aukeratutako historiako 11 jokalari onenen izenak ematea, ate-ireki jardunaldiak hiriko eskolentzat etab. etorri ziren. Datozen ekintzen artean, liburu historiko baten eta Eibarren kudeaketa modeloari buruzko liburuaren argitalpenak, seilu baten igorpena Correos-en, eta amaitzeko, oroitzapenezko Partidu bat jokatuko du Eibarrek Ipuruan , Nazioarteko talde ospetsu baten aurka.