Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar eta futbol profesionala Nepalekin bat

Talde armagina UNICEF eta espainiar Ligarekin ari da elkarlanean #ElFutbolConNepal kanpaina dela eta. Bestalde, Gurutze Gorriari ere bere babesa eman nahi dio Nepal bertako asistentzian laguntzeko asmoz.

SD Eibar Fundazioak #ElFutbolConNepal kanpaina jarri du martxan, UNICEF eta La Liga-rekin batera, Nepalen jazotako lurrikaran kaltetutako umeen aldekoa. Maiatzaren 8an Ipuruan RCD Espanyolen aurka jokatuko dugun partidaren zelairatzean, jokalariek kanpainaren aldeko elastikoak eramango dituzte soinean. Lagundu nahi izanez gero, UNICEF hitza bidali sms bidez 38080 zenbakira, ONG-ari 4€ko donazioa bidaltzeko.

Bestalde, SD Eibar Fundazioa Gurutze Gorriarekin ari da elkarlanean, zeina herrialde asiarrean lan nabarmena egiten ari den, bai laguntza humanitarioaren bidalketaren bidez eta baita Eibar eta Ermuako komunitate Nepaldarrari arreta eskainiz ere. Orain arte 7000 euro bildu dira Eibarren, Eibartarren elkartasunaren erakustaldia izaten ari den honetan - Gurutze Gorriaren ES90 3035 0050 7105 0004 6056 Caja Laboral - Euskadiko Kutxako kontu korronte zenbakian edo baita egun hauetan helburu berarekin Untzaga Plazan ipini diren mahaietan ere.

Gainera, Klubak laguntza humanitarioaren bidalketan hartu nahi du parte, eta horretarako, hainbat ekintza jarriko ditu martxan datozen egunetan.

Duela 13 egun Nepalen gertatutako hondamendiaren larritasuna ikusirik, SD Eibar eta La Ligak esfortzu kolektibo txiki bat egitera animatzen ditu futbol jarraitzaile guztiak, Nepalgo umeentzat hil ala bizikoa izan daiteke eta. Egin ezazu bat #ElFutbolConNepal-ekin!

UNICEF – SMS: UNICEF 38080 zenbakira

GURUTZE GORRIA – kontu korrontea ES90 3035 0050 7105 0004 6056  Caja Laboral – Euskadiko Kutxan