Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Gipuzkoako oinarrizko futboleko garapenerako hitzarmenetik bereizi da

Klub armaginak ez du hiru urte hauetan egindako proposamenei erantzunik izan

SD Eibarko Administrazio Kontseiluak barne gogoeta sakona egin ostean, Gipuzkoako oinarrizko futboleko garapenerako hitzarmenetik bereiztea adostu du. Klubak oinarrizko futbolari dagokionez historikoki Real Sociedadekin izandako hitzarmena berriztea ez du posible ikusten, eta hala, adostasunik egon ezean, 2015 urte amaieratik aztertzeke zegoen akordioa bertan behera uztea erabaki du.

Klubak Gipuzkoako Foru Aldundiari zein Real Sociedadi bere erabakiaren berri eman dio; izan ere, azken hiru urteetan egindako proposamek ez dute erantzunik izan.

Era horretan, Eibarrek aurreko hitzarmena indar gabe uzten du, bere eskubide eta beharrak barne.

Eibarrek bere garaian egindako proposamena aintzat hartuta negoziatzen jarraitzeko borondatea duela agerian utzi nahi du, inplikatu guztien erronka Gipuzkoako oinarrizko futbolaren onura dela jakitun.