Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Fundazioak udako kanpusa bertan behera uzteko erabakia hartu du

COVID-19ak eragindako egoerak ez ditu beharrezko baldintzak bermatzen

SD Eibar Fundazioak aurtengo udako kanpusa bertan behera uzteko erabakia hartu du. Eibar eta inguruko haurrei zuzenduta dagoen jarduera ez da egingo urte honetan COVID-19ak eragindako ondorioengatik.

Pandemiaren egoera aztertu eta alternatiba ezberdinak bilatu ostean, onena kanpusa bertan behera uztea erabaki da.

SD Eibar Fundaziotik hurrengo urteetan kanpusa egiten jarraituko dela bermatzeko lanean da dagoeneko. Datozen edizioetan gainera, egitasmoak berrikuntza ezberdinak izango ditu; hala nola, Ipuruako instalakuntza berrien erabilera.

Fundaziotik erabakiak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu nahi du eta era berean, eskerrak eman nahi ditu egoeraren aurrean erakutsitako ulermenagatik.