
SD Eibar Fundazioak, Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Kirol Enpresen Berrikuntza eta Kudeaketako Masterreko eta Kirol Berrikuntzako Graduondoko programetan parte hartuko du Eibarrek
Eibarko Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat itxi du Mondragon Unibertsitateko enpresagintza fakultatearekin eta WATS Teamekin. Hitzarmen horren bitartez, erakunde armaginak aktiboki parte hartuko du Kirol Enpresen Berrikuntza eta Kudeaketako Masterreko eta Kirol Berrikuntzako Graduondoko programetako ikasleen prestakuntzan. Akordioak, SD Eibar Fundazioak formakuntza-prozesutan duen konpromisoa sendotu nahi du, lurraldeko hainbat erakunderen, unibertsitateren eta inguruko prestakuntza-zentroren eskutik.
2015ean "Eibar kasua" Nafarroako Unibertsitateko IESE Negozio Eskolan azterketa-kasu praktiko gisa aurkeztu zenetik, SD Eibar Fundazioak lehen mailako hainbat prestakuntza-zentrorekin eta unibertsitaterekin lan egin du. Horrez gain, erakundearen lan-modua ezagutarazteko eskolak eman ditu.
Lankidetza berri hori sinatuta, Eibarrek aktiboki parte hartuko du datozen bi urteetan Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen ikastaroetako ikasleen formakuntza-prozesuan. Ikastaro horietan, "Know how"-a, erakundearen balioak eta prestakunza sustatzeko gizartearekiko konpromisoa transmititzen saiatuko da grinaz.
Hain zuzen ere, SD Eibarrek 4 saio emango ditu. Saio horietan, "Klubaren arrakasta-kasua" ezagutaraziko da, haren historia, haren antolaketa, eta nazioartekotzeko, komunikatzeko eta babesletzarako estrategiaren berri emango da. Gainera, ikasleek Ipuruako instalazio birmoldatuak bixitatuko dituzte, beti ere Covid-19n osasun-prebentzioko neurriak errespetatuz. Hala, erakundearen kudeaketa-taldean integratuta egin ahal izango dituzte praktikak.
Mikel Larrañaga Fundazioko presidenteordea, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko enpresagintza Fakultateko dekanoa eta Alex Navarro WATS Teamekoa izan dira akordio honen ordezkariak.