Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar fundazioak kirol arropa eman du Indiako zonalde behartsua batentzat

Tewo enpresaren bitartez, ekimen honek balioen inplementazioa dakar

SD Eibar Fundazioak kirol arropako donazioa egin du Indiako hiri txiroenetariko batean, Pune, herrialdeko erdialdean dagoena, Tewo enpresaren bitartez, Mondragon Unibertsitateko lau ekintzaileek sortua dena.

Kirol arropa emateaz gain, SD Eibar Fundazioak bertan Eibarren balioak ezartzeko lan egin du, oso zaila den zerbait pobrezia handiko zonaldean, non gizon eta emakumeen arteko berdintasunik ez dagoen, neskak futbolean ibili edo argazki eta bideoetan irtetea gaizki ikusten delarik.

Punek 5 milioi biztanle ditu, Maharastra probintzian dago eta Bombaytik 4 ordutara kokatzen da. Fundazioak Gabonetako Kanpuseko soberakinak eta Lehen Taldeko iazko arropak bidali ditu bertara.

Tewo enpresak garatu duen Football Around proiektuak, SD Eibar Fundazioak babesten duenak, China, India edo Estatu Batuetako gazteekin lan egitea bilatzen du, futbolaren bitartez giza-garapena eta eredu positiboen ikaskuntza sustatuz.