Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar Fundazioak herriko kirol taldeekin duen konpromisoa berritu du

Elkarteak urteko diru-laguntza emango die Eibarko kiroletako klubei

Laugarren urtez jarraian, Eibarrek, bere Fundazioaren bitartez, tokiko kirol-klubekin duen konpromisoari eusten dio, kirol-jarduera sustatzea eta klub horien lana babestea helburu duten diru-laguntzak emanez.

Kirol-klubentzako diru-laguntza norgehiagoka-prozesu baten pean ematen da, Eibarko Udalak ezarritako baremazioari eta kontrol ekonomikoari lotuta.

Udalak berak ezartzen ditu laguntzen hartzaileentzako baremoak eta kontrolak, hainbat irizpideren arabera: genero-berdintasuna sustatzea, gardentasuna edo urteko kontuen egiazkotasuna.

Diru-laguntzen onuradun diren kirol-jardueren artean daude futbol afizionatua, judoa, gimnasia erritmikoa, boloak, igeriketa, eskubaloia, triatloia, karatea, errugbia eta saskibaloia. 

  1. urtearen amaieran, SD Eibar Fundazioaren Patronatuak lehen aldiz onartu zuen ezohiko aurrekontu-partida bat, Eibarko kirol-klubetarako diru-laguntzak emateko.
  2. Geroago, 2017ko martxoan, hitzarmen bat sinatu zen Eibarko Udalarekin eta laguntzen onuradun ziren klubekin.

Diru-kopuru handia emateaz gain, Eibarrek beste ekimen batzuekin laguntzen die klub horiei, hala nola Ipuruako prestakuntza-gelen kosturik gabeko lagapenarekin, bilerak eta prestakuntza-jarduerak egin ahal izan ditzaten.

Aurten diru-laguntza jaso duten kluben zerrenda:

·         EIBARTARRAK FUTBOL TALDEA

·         CLUB DE JUDO KALAMUA

·         CLUB GIMNASIA RÍTMICA IPURUA

·         EIBARKO KLUB DEPORTIBOA - CLUB DEPORTIVO EIBAR

·         EIBARKO URBAT IGERIKETA KIROL ELKARTEA

·         EIBAR ESKUBALOI TALDEA

·         EIBAR TRIATLOI TALDEA

·         CLUB URKI-AMAÑA KARATE

·         EIBAR RUGBY TALDEA

·         C.D. K.A.1173 SASKIBALOIA DE EIBAR

·         ASOLA-BERRI SOCIEDAD DEPORTIVA DE BOLOS

·         EIBAR IGERIXAN KIROL KLUBA