Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Fundazioak eta Wikok antolatutako Robotika ikastaroen hirugarren hiruhilekoa hasi da

Gaur hasi den kurtsoa ekainaren 19an amaituko da

Gaur hasi dira SD Eibar Fundazioak eta Wikok antolatzen duen Robotika ikastaroak 8 eta 17 urte bitarteko umeentzat. Kurtso honen bitartez, robotika ikasteko interesa duten umeek makina txikiak sortu eta bizitza eman diezaieke, arazoak ebazteko pentsamendu egiturak ikasten dituzten heinean.

Hirugarren hiruhilekoan parte hartzen dutenek helburu handia izango dute aurrean: futbol zelai robotikoa eraikitzea: jokalaria, atezainak, baloia, zaletuak... sinkronizatuak eta euren arteko elkar eragiteko gai direnak! Gainera, Bideojokoen Diseinuan (Unity) lan egingo dute.

Izen ematea hurrengo estekan egin daiteke https://www.sdeibar.com/eu/fundazioa/heziketa/robotika-izen-ematea edo Ipuruako bulegoetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.