
SD Eibar fundazioak eta Wiko enpresak Robotikako ikastaroak bultzatuko dituzte eskola-umeentzat Ipuruan
Talde-lana, sormena eta teknologia dira lantegien ardatzak.
SD Eibar Fundazioak eta Wiko enpresak urriaren 17tik aurrera Ipuruako Prestakuntza Zentroan eskola-umeentzat garatuko diren Robotikako ikastaroak bultzatuko dituzte eta ikastaroetako kostu osoaren zati garrantzitsu bat diruz lagunduko dute.
Lantegi horiek ikasturte osoan zehar emango dira eta 8-17 urte bitarteko haur eta gazteei daude zuzenduta.
Ikastaro hauek aurkezteko ekitaldia Ipuruako zelaian ospatu da. Bertan, Meccano robota eta Ruben Pela Eibar taldeko futbolaria izan dira protagonistak, elkarrekintzan aritu direnak. Halaber, bertan izan dira SD Eibar Fundazioko arduraduna den Jon Arregi eta Wiko enpresako Marketin Zuzendaria den Teresa Acha-Orbea.
Ikastaroak hiruhilekoak izango dira eta 20 orduko iraupena izango dute gutxi gorabehera, 1:45 orduko saiotan banatuta (17:00-18:45 bitartean, astelehenetik ostegunera hautatzeko egun batez).
Taldeak eskariaren arabera osatuko dira eta hiru maila izango dira, adinaren arabera. Prezioa 70 eurokoa izango da ikastaro eta ikasleko eta izen-emateak online bidez egin beharko dira www.sdeibar/robotika web-orria erabiliz.
Ekimenaren helburua Eibarreko eta eskualdeko eskola-umeei robotikaren diziplina hurbiltzea da, gero eta presentzia handiagoa baitu haien egunerokotasunean.
Robotika ikasgai modura ematen hasi dira dagoeneko ikastetxe batzuetan. Bertan robotak material hezigarri eta didaktiko bilakatzen dira, programazioaren alorra oso modu jostagarrian urreratuz haurrengana.
Buru-egiturak sortu eta eguneroko erronkei aurre egiteko modu paregabea da, eremu guztietan ikaskuntza eta berrikuntza bultzatuz.
Programazioa:
Lehen hiruhilekoa 2016ko urritik abendura bitartean garatuko da eta Robotika landuko dugu. Robotikako hiru mailak hiru adin-tartera bideratuko dira. Hala, hirurak egun berean eman ahal izango dira.
R2D2 (8-9 urte)
MECCANO (10-13 urte)
ROBOCOP (14-17 urte)
Bigarren eta hirugarren hiruhilekoari so eskaintza areagotu egingo da. Horrela, robotikan, sormenean eta droneen erabileran sakonduko da. Gainera, bideo-jokoen diseinuaren landuko da, hastapen mailan.
SPC (Wiko Iberiaren sortzailea) egoitza Gasteizen duen euskal enpresa bat da. Kontsumo- eta multimedia- elektronika da bere negozio-eremua. SPC enpresak urte asko daramatza kulturaren eta prestakuntzaren garapenean lagungarri diren gizarte-jarduerak babestuz.
2014-2015 denboraldian jadanik Wiko enpresak eta SD Eibar fundazioak elkar hartu zuten 4.000 urrats izeneko proiektua sortzeko, diziplina ezberdinetan hasiberriak ziren lau artistei beka bana emanez. Horren froga argia da “4.000 urrats” izeneko dantza garaikideko ikuskizunaren sorrera, Eibarreko Coliseo Antzerkian aurkeztu zena. Oraingoan, bi erakundeek bat egingo dute berriro etorkizuneko belaunaldiak sendotzeko ikaskuntza modu berri eta berritzaileekin, robotika kasu.